ZUZENBIDE PIRINIARRA, ETORKIZUNEKO KULTURA

15,00

Pirinioen inguruko biztanleria mendeetan zehar antolatu da modu parte-hartzailean, lan eta gizarte-antolakuntza modu desberdinetatik abiatu diren formula juridikoetan oinarrituz, ohituretan eta jatorrietan sustratuz. Hau da, herriaren antolakuntza, erakundeak, legeak eta gizartearen gainontzeko elementuek ohitura izan dute oinarritzat, horixe izan da auzotasunaren eta bizikidetzaren araua. Zuzenbide Piriniarra oinarri izan duen inguru geografiko horretan euskal biztanleria sartzen da eta, bereziki, Nafarroako erresuma izandakoa.

2019an, Nabarralde Fundazioak eta Azpeitiako Napar Zuzterrak elkarteak Zuzenbide Piriniarrari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen Azpeitian. Kongresu horretan, gai horri buruzko hausnarketa dokumentatua osatu ahal izateko ezagutza, informazioa, erreferentziak, interpretazioak eta beste baliabide batzuk bildu ziren. Topaketa horren ondorioz, Nabarraldek Zuzenbide Piriniarra. Etorkizuneko kultura liburua argitaratu du orain, jardunaldia osatu zuten gogoetak eta txostenak biltzen dituena.

Agortuta

Sailak: , Etiketak: ,