ESKAINTZA

MARTIN TTIPIA AUZOLANTZERKIA (DVD)

10,00 2,00

MartinTtipia Auzolantzerkia, izenak berak dioen bezala, auzolanean egindako antzezlana da. Hau da, parte-hartzaile bakoitzak bere ekarpena egin du musikaz, dantzaz eta antzerkiz osatutako ikuskizun kolektibo hau antolatu ahal izateko, guztion jakituria, kemen eta ilusiorik gabe ezin izango baitzen egi bihurtu. Auzolanean egindako antzezlan honek geure arbasoei eskeinitako omenaldi bat izan nahiko luke. Herriarekiko eta haien buruekiko zintzotasun eta fideltasun eredua emanez, 1200 urtean, gaztelarrei aurre egin eta nafarrak izaten jarraitzeko zeukaten eskubidea ausardiaz eta ohorez defendatu zuten gasteiztarrei hain zuzen.